Atsegin handiz iragartzen ditugu 2024ko Kartel Lehiaketaren irabazleak, "Kontsumo arduratsua: gure planeta zaintzen" lelopean.
Irabazleen aukeraketa ez da erraza izan, jasotako proposamen kopuru handia dela eta. Guztira, 82 kartel aurkeztu dira hainbat herritatik: Madril, Eibar, Donostia, Astigarraga, Lemoa, Andoain, Gasteiz eta Cusco. Horietatik, 21 kartel helduen kategoriakoak izan dira, eta 61, gazteen kategoriakoak.
Ebaluazio-mahaia irailaren 26an, osteguna, bildu zen, 16:30ean, Eibarren. Hauek izan ziren mahaikideak:
- Egoaiziaren ordezkaria: ebaluazio kultural eta artistikoetan esperientzia duena, eta aurreko edizioetan Egoaiziak antolatutako arte eta argazki lehiaketetan parte hartu duena.
- Arrate Kultur Elkarteko ordezkaria: Arte irakaslea, beste lehiaketa batzuetan epaimahaikide gisa esperientzia duena, ikuspegi akademikoa eta artistikoa emanez.
- Demeben-en ordezkaria (Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea): landa-ekoizpenari lotutako ikuspegi batetik ebaluatzen du, lurralde-ikuspegiarekin eta toki-garapeneko ikuspegiarekin lagunduz.
- Biolur-eko ordezkaria (Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartea): ekoizpen ekologikoan ikuspegia duen parte-hartzailea, iraunkortasunari eta praktika ekologikoei buruzko ikuspegia ematen duena.
Lehiaketaren emaitzak
- Gazteen kategoria: Kartel irabazlea "Ortu osasuntsua" izan da, Aldatze Ikastetxeko Irati, Naiara eta Elenek sortua. Ekoizpen ekologikoari eta horrek osasunean eta ongizatean dituen onurei buruzko gogoeta egiten du lan honek.
- Helduen kategorian: Irabazlea Leire Kareaga Azkarraga izan da, "Agroekologia Perspektiban" kartelarekin. Kartel horrek agroekologia lantzen du, hiriko bizitza- eta kontsumo-ereduak dituen erronkei erantzuteko.
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Euskaditik, Perutik eta Boliviatik parte hartu duten pertsona guztiei, beren artea partekatzeagatik eta egungo ingurumen-erronkei buruz hausnartzen laguntzeagatik. Zuen lanak funtsezkoak dira gure planeta zaintzeko erabaki arduratsuak eta iraunkorrak hartzearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Datorren larunbatean, urriaren 19an, sariak emateko ekitaldi publikoa egingo da 14:15ean, Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren IX. Azokan, Eibarko Unzaga plazan. Gainera, kartel lehiaketan parte hartutako hainbat kartel ikusgai izango dira stand batean.
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei lehiaketa honetan parte hartzeagatik!