enraiza_3

Kostaldeko Erresilientzia Klima Aldaketaren Kontextuan Sine Saloum Deltan (Senegal). ENRAIZA DERECHOS

Senegaleko Sine Saloum Deltak bere biodibertsitate bikainagatik aitortza jaso du, eta 2011n UNESCOk biosferaren erreserba eta munduko ondare izendatu zuen. Biosferaren erreserba honek mangladiak ditu, eta horiek funtsezko papera betetzen dute kostaldeak babesteko.

Munduko hainbat ikerketak nabarmendu dute kostaldeen zaurgarritasuna klima-aldaketaren testuinguruan. Zaurgarritasun hau ondorengo moduetara aurkezten da:

  1. Kostaldeko higadurak lurzoru galera bizkorra eragiten du, bai azpiegiturak eta baliabide naturalak, bai kostaldeko biztanleak kaltetuz.
  2. Itsas mailaren igoera, kostaldeko uholdeak maizago eta larriago izatea eragiten ditu, eremu horietan bizi direnak zuzenean kaltetuz.
  3. Tenperatura-aldaketak, ur espezieen banaketan eragin zuzena dute, eta horrek arrantza jardueretan eta kostaldeko biztanleen elikadura-segurtasunean eragina du.
  4. Ekaitzen eta beste hondamendi naturalen maiztasun gero eta handiagoak, kostaldeko komunitateentzako arriskuak handitzen ditu, bertako biztanleen bizitza eta bizibidea arriskuan jarriz.

Mar Fafaco-k, Sine Saloum Deltako uharteetako bat, klimaren aldaketaren eraginez murrizketa kezkagarria jasan du. Uhartearen ekonomia nagusiki nekazaritzan eta arrantzan oinarritzen da, bi sektoreak zuzenean klimaren aldaketak kaltetuta.

Arrantzaren kasuan, uraren berotzeak ekosistema urtarrak aldatu ditu, elikagaiak eskuratzeko aukerak murriztuz eta arrainen populazioa kaltetuz, arrantza industrialaren eta artisau-arrantzaren arteko lehia sortuz.

Nekazaritzari dagokionez, lurzoruaren gazitzeak nekazaritzaren uztea eragin du, eta horrek gizon eta gazte asko migrazio klandestinora bultzatu  ditu, aukera berrien bila.

Ingurumen-krisiari erantzunez, ondorengo neurriak hartu dira:

  • Itsaskien bilketa eta eraldaketarako prestakuntza espezifikoak, horrek emakumeen diru-sarreren iturriak dibertsifikatzeko eta itsas baliabideen kudeaketa jasangarriagoa izateko aukera eman du.
  • Mangladiak birlandatzeak kostaldeko ekosistemak berreskuratzeko eta tokiko komunitateak kostaldeko higaduratik babesteko aukera eman du.
  • Sentsibilizazio eta ingurumen-hezkuntza jarduerak burutu dira, ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientzia areagotuz eta baliabideen kudeaketa jasangarrian komunitatearen parte-hartzea sustatuz.
  • Eraginkorragoak eta jasangarriagoak diren teknologia berriak sartzeak, hala nola eguzki-energiak bultzatutako ekipamenduak, eraginkortasuna hobetu, ekoizpen-kostuak murriztu eta komunitate hauen osasuna hobetu du.

Ekintza hauek eragin nabarmena izan dute. Hala ere, beharrezkoa da konpromiso etengabea, ekimen horien iraunkortasuna eta Sine Saloum Deltako tokiko komunitateen ongizatea epe luzera bermatzeko.