Irailaren 15ean hasi dugu ikastaroa Ingeniaritza Zibileko Graduko Ur Hornidura eta Saneamendua ikasgaian.
EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, ICLI eta Zabalketa elkarlanean ari gara, Kongoko Errepublika Demokratikoan ura eskuratzeko benetako kasu bat aurkeztuz. Lauhilekoan zehar, ikasleek ur-hornidurako proiektu tekniko bat garatuko dute.
Hasiera honetan, Walungu lurraldearen errealitatea gehiago ezagutzea izan da helburua. Horretarako, arazoen zuhaitza erabiltzen dugu, herritarrek edateko ura eskuratzea eragozten duten arrazoiak hobeto ezagutzen lagunduko diguna.
Proiektuak ingeniaritza hidraulikoaren berezko alderdi teknikoak landuko ditu, hala nola ur-baliabideen azterketa, azpiegituren dimentsionamendua edo hornidura-sistemen diseinua. Horrekin batera, ikasleek garapenerako lankidetzaren testuinguruan jarduteko beharrezkoak diren gaitasunak ere garatuko dituzte.
Ekimen honek aukera emango die ikasleei ingeniaritzak pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta garapen jasangarria sustatzeko duen ahalmena lehen eskutik ezagutzeko, ikasgelatik harago doan esperientzia baten bidez.